Marrazketa esperimentala
Irakasleak
Iban Illarramendi
Maila
Haurrak 8+
Arratsaldeko ordutegia
Astelehena 17:00- 18:30
Prezioa
160€ lauhilabetea
+info
Izena eman baduzu edo tailer honen inguruko galderarik baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara:
marrazketa@artezaleak.eus
Izen emateak info: artezaleakzarautz@gmail.com
Tailerraren helburu nagusia ikasleen sormena sustatzea da, marrazketa esperimentalaren bidez beren baliabide espresiboak eta plastikoak garatuz eta indartuz.
Ustekabea, jolasa eta akatsak izango dira irudimena garatzeko aliatuak. Teknika mistoekin esperimentatzen eta marrazten gozatzeko tailerra.
Ariketa eta jolasekin esperimentatuko dugu, besteak beste, akuarelak, tenperak, argizariak, grafitoa, errotuladoreak, koloretako arkatzak, collagea, zigiluak eta monotipia bidezko estanpazioa erabiliz.
Estilo ezberdinetako album ilustratuak eta errefentziako artistak ikusiko ditugu.