Puntuzko / Kakorratz
Irakasleak
Mireia Argelich
Modua
Helduak
Arratsaldeko ordutegia
Asteartea 16:30 – 19:00
Osteguna 17:00 – 19:30
+info
puntu@artezaleak.eus
Puntu eta gantxillo eskolak: maila hasiberritik aurreratura eta bai ere orain arte orratz bat ere hartu ez dutenentzat.
Puntua egitearen artea haratago doa arropa josteaz; esperientzia bat da, eskuekin lan egitea, erlaxatzea eta deskonektatzea.
Tailer honetan zure proiektu bakoitzarekin pertsonalki lan egingo dugu, maila zero edo maila aurreratura arte. Elkarrengandik ikasiko dugu eta nik gidatuko zaitut prozesu honetan. Proiektu txikiak (txapelak, bueltak, eskularruak, saskiak, galtzerdiak) eta proiektu aurreratuagoak (koloredun jertseak, testurak, panpinak) egingo ditugu hainbat teknika erabiliz. Zure proiektua josteko beharrezko tresnak eta trikimailuak emango dizkizut.
Nire klaseetan, zure beldurrak eta zalantzak alde batera utziko dituzu lan bat hasi aurretik.
Patroien gainean lan egingo dugu eta interneten nola bilatu, irakurri eta ulertu erakutsiko dizut. Artile eta kalitateen inguruan ere hitz egingo dugu. Proposatzen didazun guztia ongi etorria izango da. Harrituta geldituko zara zer egin dezakezun orratz eta hariekin.