ARTEZALEAK-ek Zarauzko Udalaren babesean, antolatzen duen LVII ZARAUZKO AIRE ZABALEKO PINTURA AZKARRA LEHIAKETA
XXII “JULIAN UGARTE” MEMORIALA 2022ko uztailaren 3an izango da.
OINARRIAK
1. Nahi duten pintore guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen-emateak lehiaketa egunean bertan goizeko 8.15tatik 10.00tara egin daiteke.
2. Lanak egiteko mihisea edo tablexa lehiakideak berak ekarri beharko du.Lehiakide bakoitzak bi mihise zigilatu ditzake baina bakarra aurkeztu.
3. Mihiseak lehiaketa egunean bertan, Uztailaren 3n, zigilatuko dira. Udaletxeko sarreran, (Foruen Plazan) goizeko 8.15–10.00 bitartean. Lanak (sinatu gabe), norberak ekarritako kabaleteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13.00-13.30 bitartean.
4. Lanak kalean egingo dira gaia Zarauzko alde zaharra izango delarik. Pintoreak sorkuntza prozesuan izandako sentipenak adieraziko ditu mihisean eta erabiliko duen teknika bere esku geratzen da.
5. Epaimahaiko kideak Artezaleak-ek izendatuko ditu eta arte munduan murgilduta dauden pertsonak izango dira. Epaimahaiak lanak isilpeak bozkatuko ditu.
6. Sariak honakoak izango dira, guztietan indarreko araudien atxikipenak praktikatuz.
Zarauzko Udalaren sari berezia………… 1.000 €
Bigaren saria…………………………………… 800 €
Hirugarren saria………………………………. 500 €
Zarautz bertako 1. margolaria…………… 300 €
Gazte saria (12-16 urte bitartean)……… 100 €
Haur saria (8-11 urte bitartean)………….. 50 €. tan balioetsitako materiala
7. Iaz lehenengo saria eskuratu zuen pintoreak parte hartu ahal izango du baina etikaz ezingo du lehenengo saria bi urtez jarraian eskuratu.
8. Kuadroak saribanaketaren ondoren sinatuko dira.
9. Aurkeztutako obretan ez balitz behar adinako kalitatea hautemango, gerta liteke, sariren bat hartzekodunik gabe geratzea. Helduek gazteei eta haurrei emandako ez da baloratuko.
10. Eguerdiko 14.00tan Merkatu Plazako erakusketa aretoan izango da akta irakurketa eta sari banaketa.
11. Lanak aurkeztutakoan, partehartzaileei mokadutxo bat eskeiniko zaie.
12. Lan sarituak Zarauzko Udalaren esku geratuko dira.
13. Antolakuntza arduratuko da lanak zaintzeaz baina ez da jaso gabeko lanen erantzule, ez gogoz kontra
kausatutako kalteez ere.
14. Lehiaketan parte hartzeak, oinarri hauek inolako eragozpenik gabe onartzen direla esan nahi du.
Antolakuntzak beharrezko aldaketak egiteko eskumena du.