XXXVIII Jaiotza eta XIV Olentzero eramangarrien lehiaketa

Artezaleak elkarteak, Zarauzko Udalaren babesean, Gabonetako Jaiotza eta Olentzero eramangarrien lehiaketa antolatu du haur, gazte eta familientzat.

Izenematea emailez egin daiteke artezaleakzarautz@gmail.com helbide elektronikoan. Izenarekin batera ondorengo informazioa derrigorrezkoa da:

  • Partaide guztien izen abizenak eta adina.
  • Taldearekin harremanetan jartzeko email eta telefono zenbaki bat.

Lanen neurria 100 x 150 zentimetrokoa izango da gehienez eta teknika guztiak onartuko dira. Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke. Kontuan hartuko da haurrek beraiek egina izatea bere kategorietan (helduen laguntza nabarmena bada, ez dira hautagai izango).

Baloratuko da: materialen jasangarritasuna, obraren koherentzia, orijinaltasuna eta haurrek egina izatea.

Aurten kategoria berri bat izango dugu; FAMILIA KATEGORIA, haur eta helduek batera egindako lanentzat.

Izenemate epea abenduaren 18ra arte egongo da zabalik.

Lanak abenduaren 19an aurkeztuko dira Ebro Etxean, 17.00etatik 19.00etara. Erakusketa abenduaren 20ean, larunbata (goizez 11.00-13.00 – arratsaldez 17.30-19.30) , 21ean, igandea (goizez 11.00 – 13.00) eta 22an, astelehena (arratsaldez 17.30-19.30) egongo da zabalik.

Sariak eta lanak asteartea 23an jaso ahalko dira 10.00etatik 12.30etara. Saridunak goiz horretan bertan iragarriko dira gure Facebook eta Instagrameko kontuetan, goizeko 10.00etan.

Sariak honakoak izango dira:

  1. Gazte Saria (11 urtetik gorakoentzat): 100 euroko bonoa, Garoa liburu-dendan edo eta Axuten erosteko.*
  2. Haur Saria (10 urte artekoentzat): 100 euroko txartela Garoa liburu-dendan edo eta Axuten erosteko.*
  3. Familia Saria (edozein adinetakoek guraso edo senideekin egindako lanentzat): 100 euroko txartela Garoa liburu-dendan edo eta Axuten erosteko.*

Lehiaketan parte hartzeak honako oinarriak bere horretan onartzen direla esan nahi du. Antolatzaileek beharrezko aldaketak egiteko eskumena dute.

*Diru kopuru hau nahi bezala erabil daiteke; denda bakar batean edo desberdinetan.
Bonoak abenduan eta urtarrilean zehar erabili beharko dira.