2023 Zarauzko aire zabaleko pintura azkarra lehiaketa

Artezaleak-ek Zarauzko Udalaren babesean,antolatzen duen LVIII Zarauzkoa aire zabaleko pintura azkarra lehiaketa XXIII 'Julian Ugarte' Memoriala 2023ko uztailaren 9an izango da.
obra-concurso-pintura-rapida-aire-libre-zarautz

Nahi duten pintore guztiek parte hartu ahal izango dute. Lehiakide bakoitzak bi mihise zigilatu ditzake baina bakarra aurkeztu.

Lanak egiteko mihisea edo tablexa lehiakideak berak ekarri beharko du. Lehiakide bakoitzak bi mihise zigilatu ditzake baina bakarra aurkeztu.

Mihiseak lehiaketa egunean bertan, Uztailaren 9an, zigilatuko dira Ebro Etxeako egoitzan, Zumalakarregi 16an kokatua, goizeko 8.15–10.00 bitartean.
Lanak (sinatu gabe), norberak ekarritako kabaleteetan aurkeztu behar dira Ebro Etxeako jardinean 13.00-13.30 bitartean.

Lanak kalean egingo dira edizio honetako gaia berezia izanik; hiru eraikuntza eta bere jardinak, Zarauzko ondare arkiteknotikoaren eredu hirurak. Villa Munda (Nafarroa kalea z/g), Sanz Enea (Nafarroa kalea 22) eta Ebro Etxea (Zumalakarregi 16).

Sariak honakoak izango dira, guztietan indarreko araudien atxikipenak praktikatuz:

      • Zarauzko Udalaren sari berezia: 1.000 €

      • Bigaren saria: 800 €

      • Hirugarren saria: 500 €

      • Zarautz bertako 1. margolaria: 300 €

      • Gazte saria(12-16 urte bitartean): 100 €

    (Sari guztietan, indarrean dagoen araudia gordeko da beti).

    Epaimahaiko kideak Artezaleak Elkarteak izendatuko ditu eta elkartearen jardunarekin harremana izango dute.

    Iaz lehenengo saria eskuratu zuen pintoreak parte hartu ahal izango du baina etikaz ezingo du lehenengo saria bi urtez jarraian eskuratu.

    Zarautz bertako kategoria aurrera eraman ahal izateko, gutxienez herriko 4 margolari aurkeztu behar izango dira.

    Kuadroak saribanaketaren ondoren sinatuko dira.

    Aurkeztutako obretan ez balitz behar adinako kalitatea hautemango, gerta liteke, sariren bat hartzekodunik gabe geratzea. Helduek gazteei eta haurrei emandako ez da baloratuko.

    Helduek gazteei eta haurrei emandako ez da baloratuko.

    Eguerdiko 14.00tan Ebro Etxean izango da akta irakurketa eta sari banaketa.

    Lan sarituak Zarauzko Udalaren esku geratuko dira. Ebro Etxeako harreran izango dira ikusgai (informazio gehiago artezaleak.eus webgunean).

    > Deskargatu hemen lehiaketaren oinarriak