Zeramika-tornuaren tailerra
Irakasleak
Eguzkiñe Egaña
Maila
Helduak
Ordutegia
Irailaren 21etik 25era
16:30etik 19:00etara
+info
zeramika@artezaleak.eus
Egitaraua
Astelehena: Pella gainean zentratzen ikasiko dugu, eta katilu eta plater txiki batzuk egingo ditugu. Ondoren, ireki egingo ditugu piezen paretak ikusteko, eta horrela piezen lodieraren pertzepzio eta ulermen hobea izateko.
Asteartea: Plateraren gainean zentratzen ikasiko dugu. Horrek zailtasun-maila handiagoa du. Forma zilindrikoko pieza batzuk egingo ditugu.
Asteazkena:Zentratzen eta zilindro-formako piezak eta katiluak egiten praktikatzen jarraituko dugu.Osteguna: Tornuan erretorneatzen ikasiko dugu, eta lepoa duten piezak egingo ditugu.
Ostirala: Egindako piezak erretorneatzen jarraituko dugu, eta denbora geratzen bada, ikasitakoa errepasatuko dugu.
Plaza erreserbatu nahi baduzu, 140 euroko ordainketa egin beharko zenuke kontu honetan:
LABORAL KUTXA, ARTEZALEAK ES93 3035 0029 66 0290705001
Ezinbestekoa da ordainketaren egiaztagiria zeramika@artezaleak.eus helbide elektronikora bidaltzea.