Zeramika-tornuaren tailerra

Irakasleak
Eguzkiñe Egaña

Nori zuzenduta:
Helduak
Nerabeak 12+

Maila
Hasiberriak
eta esperientzia gutxikoak

2027ko Egutegia
Ekaina: 21etik 25era
Uztaila: 12tik 16ra
Iraila: 13tik 17ra

Ordutegia
16:30etik 19:00etara

Prezioa
155€ aste bakoitzeko

+info eta erreserbak
zeramika@artezaleak.eus

Egitaraua

Astelehena: Pella gainean zentratzen ikasiko dugu, eta katilu eta plater txiki batzuk egingo ditugu. Ondoren, ireki egingo ditugu piezen paretak ikusteko, eta horrela piezen lodieraren pertzepzio eta ulermen hobea izateko.

Asteartea: Plateraren gainean zentratzen ikasiko dugu. Horrek zailtasun-maila handiagoa du. Forma zilindrikoko pieza batzuk egingo ditugu.

Asteazkena: Zentratzen eta zilindro-formako piezak eta katiluak egiten praktikatzen jarraituko dugu.

Osteguna: Tornuan erretorneatzen ikasiko dugu, eta lepoa duten piezak egingo ditugu.

Ostirala: Egindako piezak erretorneatzen jarraituko dugu, eta denbora geratzen bada, ikasitakoa errepasatuko dugu.

Esperientzia eta ikaskuntzaz gain, zuk zeuk egindako eta guztiz esmaltatutako 5 edo 6 pieza eramango dituzu etxera.

Plaza erreserbatu nahi baduzu, 155 euroko ordainketa egin beharko zenuke kontu honetan:

LABORAL KUTXA, ARTEZALEAK ES93 3035 0029 66 0290705001

Ezinbestekoa da ordainketaren egiaztagiria zeramika@artezaleak.eus helbide elektronikora bidaltzea.