XXXIII  Jaiotza eta IX Olentzero Eramangarrien Lehiaketa

Artezaleak elkarteak, Zarauzko Udalaren babesean, Gabonetako lehiaketa antolatu du haur eta gazteentzat. Bertan Jaiotza eta Olentzero eramangarriak sarituko dira.

Izenematea emailez eman daiteke artezaleakzarautz@gmail.com helbide elektronikoan. Izenarekin batera ondorengo informazioa derrigorrezkoa da:

  • Partaide guztien izen abizenak
  • Adina
  • Taldearekin harremanetan jartzeko email eta telefono zenbaki bat.

Lanen neurria 100 x 150 zentimetrokoa izango da gehienez. Handiagoak ez dira onartuko; teknika guztiak onartuko dira. Lanak bakarka edo taldeka aurkez daitezke abenduaren 21ean, 17:00etatik 20:00etara Ebro Etxean.

Lanak EBRO ETXEAN erakutsiko dira 2022ko abenduaren 23ra arte. Erakusketaren ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da.

Sariak honakoak izango dira:

  1. Gazte Saria (11 urtetik gorakoentzat): 100 euroko bonoa, Garoa liburu-dendan, Albizu, Ximiko, edo eta Axuten erosteko.*
  2. Haur Saria (10 urte artekoentzat): 100  euroko txartela Garoa liburu-dendan, Albizu, Ximiko, edo eta Axuten erosteko.*
  3. Orijinaltasun Saria (maila guztientzat): Opari sorta

Aurten Saridunak gure Facebook eta Instagram-en  iragarriko dira abenduaren 23an, eguerdiko 12.00tan.

12.00etatik 14.00etara  eta 17.00etik 20.00etara sariak eta lanak jaso ahal izango dira Artezaleak elkartearen egoitzan, Zumalakarregi 16.

Lehiaketan parte hartzeak honako oinarriak bere horretan onartzen direla esan nahi du. Antolatzaileek beharrezko aldaketak egiteko eskumena dute.

*Diru kopuru hau nahi bezala gasta daiteke; denda bakar batean edo desberdinetan.